No Phone Challenge Axular Lizeoan: 7 egun mugikor adimendunik gabe

Telmo Lazkanori egindako elkarrizketa (2025).

 1 Prestaketa 

Zenbat denbora erabiltzen duzu mugikorra egunean?

Android

Ezarpenak > Ongizate/Osasun digitala eta guraso kontrolak

iPhone

Ajustes > Tiempo de uso

Fitxa

  1. Batez beste, egunean 2 ordu baino gehiago erabiltzen dut mugikorra.
  2. Orokorrean, mugikorra helburu zehatzik gabe kontsultatzen dut.
  3. Partekatutako otorduak edo jarduerak eteten ditut mugikorra kontsultatzeko edo erabiltzeko. Edo mugikorraren erabilerarekin konbinatzen ditut jarduera horiek.
  4. Mugikorra ez dudanean, urduritasuna, agresibitatea eta ezinegona sentitzen ditut.
  5. Komunikatzeko baino gehiago, mugikorra sare sozialak kontsultatzeko, jolasteko, etab. erabiltzen dut.
  6. Mugikorra hartzean, denboraren nozioa galtzen dut.
  7. Gauzak beste pertsonekin batera egiteari utzi diot, bakoitzak bere aldetik egiten ditugulako.
  8. Mugikorrik gabe alaitasun eta lasaitasun gehiago sentituko nuke eta sozializatzeko gogo handiagoa izango nuke.
  9. Nahiago nuke mugikorrarekin ematen dudan denbora beste gauza edo pertsona batzuei eskaini, baina asko kostatzen zait haren erabilera murriztea.
  10. Mugikorra eta pantailak erabiltzeko orduak murrizteko gai naizela pentsatzen dut.
  11. Neurriak hartu nahi ditut.

Plangintza

Hainbat ideia txiki, erronkak irauten duen bitartean gure bizitza errazten lagundu dezaketenak.

…ohitura hartu baduzu mugikorraren bitartez ordua jakiteko.

…ohitura hartu baduzu mugikorraren bitartez ordainketak egiteko.

…ohitura hartu baduzu mugikorraren bitartez goizetan esnatzeko.

…telefonoz hitz egin behar baduzu.

…ohitura hartu baduzu mugikorra erabiltzeko agenda gisa.

…ordenagailu batek bete ditzake (seguruena, hobeto bete ere) ohituraz mugikorrarekin egiten ditugun zereginetako asko.

Fitxa


Deskargatu fitxa PDFan ↓

 2 Erronka  7 egun mugikor adimendunik gabe

Aktibitateak

Proposamen batzuk gaiari buruz irakurtzeko baliatu nahi baduzu erronka garaia…

…edo ikus-entzunezkoren bat ikusteko.

Egunkari emozionala

  • Eman titular bat egunari nabarmenena izan denarekin.
  • Zer egin behar izan duzu desberdin mugikorrik ez edukitzeagatik?
  • Zein momentutan bota duzu faltan mugikorra? Zer egin duzu momentu horri aurre egiteko?
  • Nola sentitu zara? Saia zaitez gaur nabari izan dituzun emozion nagusiekin konektatzen.
  • Zeintzuk izan dira eguneko momenturik onenak?
  • Zeintzuk izan dira eguneko momenturik txarrenak?

Amaitzean…

Lehenik eta behin, OSPATU! 🥳

Zorionak, lortu duzue!

 3 Itxiera 

Balantzea

  • Zer aldatu da zurekin erronka egiten ari diren pertsonengan? Zer aldatu da zure harremanetan? (familia, lagunak…)
  • Zerbait aldatu al da zugan? Erantzuna baiezkoa bada, zer aldatu da?
  • Nola aldatu dira zurekin erronka egiten ari diren pertsonak? Aldatu al da haiekin zauden modua?
  • Pozik al zaude zure lorpenekin? Erronka osatu ondoren ohitura batzuk aldatuko dituzula uste duzu?
  • Imajinatu bizimodu bat mugikorra beti zurekin eraman gabe: nola sentituko zinateke?
  • Errepikatuko zenuke esperientzia? Beste familia batzuei gomendatuko zenieke esperientzia hau? Zergatik?
  • …

Gure seme-alabekin…

  • Nola sentitu zara ZU, NI mugikorrik gabe egon naizen aste honetan? Zergatik?
  • Gehiago edo hobeto entzun zaitudala sentitu duzu?
  • Errazagoa egin zaizu niregana hurbiltzea (hitz egiteko, jolasteko…)?
  • …

Ondorio-bilera

  • BALORAZIOA: zuen balantzeko ideia nagusiak
  • PROPOSAMENAK erabilera egokirako dekalogoa osatzeko

I. edizioko testigantza batzuk (2025)

Inkontzienteki eskua patrikara eramaten nuen smartphonea hartzeko

Presioa sentitu dut senideengatik. Deitzen nautenean nik momentuan erantzutea espero dute eta larrialdi kasuetarako arduragabetzat jotzen naute smartphonea alboan etengabe ez izateak

Erronka baino lehenago smartphonaren erabilera kontrolatzen nuela iruditzen zitzaidan baina ez dut inpresio hori izan erronkan zehar. Aldatu beharreko ohiturak nituela konturatu naiz

Smartphonik gabe atera naiz zenbaitetan paseatzera eta lasaitasun sentsasioa izan dut

Eskerrik asko